Atlantikaldia

Llamar Cómo llegar Página web

Atlantikaldia Irailaren 19tik 22ra Errenterian Kultur Topagune eta Musika Jaialdia Lau egunez jai giroa nabarmenduko da Errenteriako kaleetan.

Munduko txoko ezberdinetako musika entzungo da lau egunez, doinu anitzak itsasoak lotzen dituen kontinenteetatik etorriak. Errenteriak bere iraganarekin bat egin nahi du, itsasoari begira dagoen herria izaki, itsasoak eman dion guztia ahora ekarri nahi da orain. Alegia, errenteriarrek garai bateko historia ondo ezagutu eta Atlantikoarekin izandako lotura gogora ekarri. Musika emanaldiak, erakusketak, artisau-azokak, dantza emanaldiak, bisita gidatuak, jolasak, herri bazkaria, estropadak, … Itsasoa jaialdiaren konexio puntu izanik, ez da kasualitatea Errenteria Atlantikoak dakarren kultura-zabalaren eszenatoki izatea. Esaterako: Errenteriatik Quebecera hainbat ontzi abiatzen ziren baleak arrantzatzera eta hori benetako gertakizuna da. Horrelako, istorio asko daude eta Atlantikaldia horren aitorleku izango da. Errenteriarren parte hartzea ezinbestekoa izan da jaialdia antolatzerakoan, ekintza bakoitzaren atzean eragile ezberdinen ideiak baitaude eta horrek are eta partehartzaileagoa egiten du Atlantikaldia. Herritik sortu den jaia izan da eta horrek egiten du berezi jaialdia.

06/10/2026

Aurtengo Begiradak proiektuak “Apapacho” izan du ardatz. Nahuatl hizkuntzako papatzoa hitzetik eratorritako hitza da, jatorrian “hatzekin zerbait biguntzea” esan nahi duena, eta Mexikon maitasun keinua adierazteko erabiltzen da, “arimarekin besarkatzea edo laztantzea” esanahiarekin.

Aurtengo protagonistak Veronica Espadas eta Ibai Maritxalar dira. Bata mexikarra eta bestea errenteriarra. Biak diziplina artistiko ezberdinetatik datoz: antzerkia eta zeramika dituzte besteak beste jardun artistikoaren parte. Veronicak dantza eta diseinua ditu bere ibilbidearen oinarri, eta Ibaik, berriz, pintura eta eszenografia.

Bi sortzaileek urte hauetan zehar eraikitako harremanetik abiatu dute proiektua. Hasieran arrotzak izan arren, ezagutu eta gutxira oso hurbil sentitu ziren, eta bi errealitate urrunetatik abiatuta, elkar ezagutzeko jakin-minak, elkarrenganako begiradak eta jarrerek gidatu dute haien arteko harremana. Aurtengo Atlantikaldian, euren sorkuntza-prozesuari amaiera eman diote erakustaldi batekin.
___

El proyecto Begiradak de este año ha tenido como eje central el “Apapacho”. Se trata de una palabra derivada del término náhuatl papatzoa, que originalmente significa “ablandar algo con los dedos” y que en México se utiliza para expresar un gesto de cariño, con el significado de “abrazar o acariciar con el alma”.

Los protagonistas de esta edición han sido Veronica Espadas e Ibai Maritxalar . Ella es mexicana y él, de Errenteria. Ambos proceden de disciplinas artísticas diferentes, aunque comparten varios ámbitos de creación: el teatro y la cerámica forman parte de su práctica artística. La trayectoria de Veronica se apoya principalmente en la danza y el diseño, mientras que la de Ibai está más vinculada a la pintura y la escenografía.

Los dos creadores han desarrollado el proyecto a partir de la relación que han ido construyendo a lo largo de estos años. Aunque al principio eran desconocidos, poco después de conocerse sintieron una gran cercanía. Partiendo de dos realidades lejanas, la curiosidad por conocerse, la forma de mirarse y sus respectivas actitudes han ido guiando la relación entre ambos.

📸 Igandeko laburpena • Resumen del domingo
21/09/2026

📸 Igandeko laburpena • Resumen del domingo

Igandeko egitaraua • Programa del domingo
20/09/2026

Igandeko egitaraua • Programa del domingo

📸 Larunbateko laburpena • Resumen del sábado
20/09/2026

📸 Larunbateko laburpena • Resumen del sábado

📸 Larunbat goizeko laburpena • Resumen del sábado por la mañana
19/09/2026

📸 Larunbat goizeko laburpena • Resumen del sábado por la mañana

📆 Arratsaldeko egitaraua • programa de la tarde
19/09/2026

📆 Arratsaldeko egitaraua • programa de la tarde

📆 Gaurko egitaraua • Programación de hoy
19/09/2026

📆 Gaurko egitaraua • Programación de hoy

Dirección

Herriko Plaza 1
Rentería
20100

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Atlantikaldia publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir