28/09/2025
✨ JUAN CARLOS PEREZ ✨
Juan Carlos Perezek () bi hitzaldi eskainiko dizkigu Zelaieta Zentroko auditorioan urriaren 12an, igandean!
✈️ Alde batetik, 12:30ean, Gou Experience (.experience) eta bere markak aurkeztuko dizkigu: Experiencias Frikis () eta Japón en Ruta (), pop kulturaren zaleentzako bidaia pertsonalizatuetan espezializatutako tour antolatzailea.
Horrela, Gou Experience-n bidaiari bakoitza bere grinekin lotzen duten ibilbide paregabeak diseinatzen dituzte, zineman, komikietan, bideojokoetan, mangan eta askoz gehiago inspiratutako jomugak, ekitaldiak eta jarduerak eskainiz! Tokioko auzo frikienetatik Estatu Batuetako parke tematikoen magia bizitzeraino, zure hobbyek deitzen dizuten tokira eramaten zaituzte zure bidaiek. Esperientzia Frikiekin, bidaiatzea turismo hutsa izateari utzi eta abentura bihurtzen da!
Ekitaldian zehar, Gou Experience-k Zelaieta Parkeko karpan duen stand-era jo ahal duzue, eta bertan gustura hartuko zaituzte 🤗
🎬 Bestalde, 18:00etan, Japonia erakutsiko digu animearen eta zinemaren bitartez, pelikulak eta telesailak inspiratu zituzten eszenatoki errealak erakutsiz, detaile ezkutuak eta zuen telesail eta film gustukoenen eta benetako Japoniaren arteko loturak azalduz. Ekialdeko herrialdea beste begi batzuekin ikusi nahi duten zale, jakin-min eta bidaiarientzat pentsatutako hitzaldia.
—
✨ JUAN CARLOS PEREZ ✨
¡Juan Carlos Perez () nos ofrecerá dos charlas en el auditorio del Centro Zelaieta el domingo 12 de octubre!
✈️ Por una parte, a las 12:30 nos presentará Gou Experience (.experience) y sus marcas: Experiencias Frikis () y Japón en Ruta (), un turoperador especializado en viajes personalizados para los fans de la cultura pop.
🎬 Por otra parte, a las 18:00, nos mostrará Japón a través del anime y el cine, exponiendo escenarios reales que inspiraron películas y series, detalles ocultos y conexiones entre vuestras series y películas favoritas y el Japón real. Una charla pensada para fans, curiosos/as y viajeros/as que quieran ver el país del sol naciente con otros ojos.